"Ás catro da mañá, nunca se sabe se é demasiado tarde, ou demasiado cedo". Woody Allen







lunes, 1 de abril de 2013

Euskal herriko lagunentzat. Para os meus amigos bascos


JAUN-ANDRE HORIEI KEAK EZ DIE KALTERIK EGITEN.
Pedro Gómez-Valadés

Azkenengo hiru urte hauetan Galiziako Parlamentuak Holokaustoaren Oroipeneko Nazioarteko Eguna ospatu du deklarazio instituzional bat onartuz. Baina aurten, Parlamentuan deklarazio hau ez egitea erabaki da. Aurten deklarazio apal eta sinpleari uko egin zaio. Hau memoriaren aurkako kolpe bat izan da. Gure memoriaren aurkako erabakia izan da.

Parlamentari batzuek erabaki dute omenaldirik gabe uztea naziek erahildako miloika pertsonek. Parlamentari horiek justifikaezina dena ez dira ezta justifikatzen saiatu. Hauxe, beraien bidegabekeria eta urguiluaren ondorioa izan da, dudarik gabe

Batez ere ulertezina da BNGren jarrera, 2010, 2011 eta 2012 urteetan testu berbera onartu baitzuen eta orain, aldiz, ez. Beraiek jakingo dute nora doazen. Orain AGErekin batera betoa erabili dute, Parlamentuko erreglamenduak ezartzen duen baldintza deklarazioa ahobatez ez onartzeko.

AGE eta BNGeko diputatuek uste izango dute beraien betoa garaipen bat izan dela? zerena? zergatik? zertarako? Nire ustez erakunde baten duintasunaren porrota izan da.

Zentzugabekeri honen erantzukizun zuzena eta bakarra betoa jarri dutenena da, baina jarrera horrek kalte egin dio galiziar guztiak ordezkatzen dituen erakundeari. Gainera, halako jarrera miserableekin, ezin da ezer positiboa eraiki.

Miserablea da ere, arbuiatzea eta ez kontuan edukitzea, Europan 40ko hamarkadan uholde beltza horretan egondako biktimak. Miserablea eta lotsagarria ( horrela sentitzen dut eta horrela idazten dut). Ehunkada galiziar , errepublikarrak eta abertzaleak hil zituzten naziek kontzentrazio-esparruetan eta aurten haien memoria zapaldu da.

Parlamentari hauei kea ez zaie axola. Auschwitz. Treblinka, Mauthausen edota Buchenwaldeko ke grisak ez die kalterik egiten. Hurrengo urtean, duintasuna eta sen ona Galiziako Parlamentura itzuliko direla espero dugu eta Europako beste erakundeetan gertatzen den bezala, NBEren mandatua jarriatuz deklarazioa onartuko dela. Datorren urtean, tximinietako ke grisak parlamentari hauek ez duela itsutuko espero dezagun.

No hay comentarios: